lunes, 19 de noviembre de 2012

Tweet-ak bizirik jartzeko aplikazioa, Visible tweets

Visible Tweets aplikazioa
Visible Tweets erraz erabili daitekeen aplikazioa da. Ez daukagu ezer deskargatu beharrik aplikazioaren weborrialdean sartzearekin nahikoa daukagu erabili ahal izateko.

Gure tweet-ak modu animatu batean publikatu ditzazkegu aplikazio honen bitartez. Erakutsi nahi dugun twitter erabiltzailearen izena, hashtag bat edota edozein hitz idatzi dezakegu web orrialdearen hasieran daukagun lehiatilan. Ondoren, aplikazioak tweet-ak topatu eta presentazio animatu bat egiten digu.

Oso erabilgarria da, konferentzia bat edota bilera batean erabili ahal izateko.

 


No hay comentarios:

Publicar un comentario